Hasiera » Matrikulak

Matrikulazioari buruz informazioa

Matrikula-baldintzak

Helduen Hezkuntzarako Ikastetxe batetan matrikulatu ahal izateko, ikasleak 18 urte edo gehiago izan behar ditu edo, 17 urte izanda, matrikulatzen den urte naturalaren baitan 18 urte bete izatea.

Matrikula-epeak

Dagokion epeen barruan joan behar da matrikulatzera.

Kurtsoa bi lauhilekotan zatituta dago (irailetik urtarrilera, otsailetik ekainera), eta bi matrikulazio-epealdi daude gaituta:

2021-2022 ikasturteko lehen lauhilekoaren matrikula-epealdia (Iraila-Urtarrila): iraileko lehen hamabostaldia.

2021-2022 ikasturteko bigarren lauhilekoaren matrikula-epealdia (Otsaila-Ekaina): otsaileko lehen astea.

Ordutegia: 10: 00etatik 13: 00etara eta 17: 00etatik 19: 00etara, ostiraletan izan ezik 10: 00etatik 13: 00etara.

Dokumentazioa

Zer dokumentazio aurkeztu behar da matrikula egiteko?

  • NAN, AIZ edo pasaportea aurkeztu beharko da.
  • DBHko graduatu-titulua lortzeko ikastaroetan matrikulatzeko, honako hauek ekarri behar dira:
    • Eskolatze-liburua eta, gainera, DBHko ikastaroei dagozkien liburu horren fotokopiak
    • DBHko gainditutako gaiak edo baliokideak egiaztatzen dituen beste edozein dokumentu.

Matrikula doan

EPA Oarsoaldea Ikastetxea oinarrizko prestakuntzako zentro ofiziala da, Hezkuntzako sare publikokoa. Beraz, ikastaroak doakoak dira.

Bestalde, jarduera jakin batzuk antolatzeak, hala nola txangoak eta bisitak, aparteko gastua dakar, eta ikasleek gastu hori partekatu egin behar dute.