MATRIKULA: Noiz eta nola matrikulatu behar dut HHI zentroan?
Nahiz eta matrikulazio epe ofiziala 3an amaitu, otsailaren 2rako bete mesedez gestioa azkartzeko.
Ze esan nahi dute HHI siglak? Zein beste zentro aurki ditzazkegu erkidegoan?
HHI: Helduen Heziketa Iraunkorra. Sigla hauen bidez zentro ezberdinak aurki ditzazkegu gere erkidegoan. Kasu honetan HHI Oarsoaldea gure eskualdeko izendapen ofiziala da. Gure eskualdean helduei zuzendutako heziketa zetro asko aurki ditzazkegu.
Zer motatako hezkuntza irakasten da HHI zentroetan?
Bestalde, (
hemen), erantzun zabalagoa aurkituko duzu. Laburbilduz, HHI zentro honetan helduentzat oinarrizko beharrezi erantzungo dien hezkuntza eskaintza zabala aurkituko duzu: oinarrizko hezkuntza kurtsoak;
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH); kultura orokorra; irakurketa, idazketa, eta kalkulua; atzerritarrentzat kurtso bereziak; Unibertsitateko sarbide-probak 25 urtetik gorakoentzat; informatika kurtsoak, hizkuntzak, euskera, materia ezberdinetarako kurtso bereziak…
Doakoa al da HHI zentroetan irakaskuntza?
Hezkuntza publikoko zentro ofizialak dir. Beraz, kurtsoak doakoak dira.
Irteera eta ikustaldiak ikasleak bere gain hartu behar dituen gastu gehigarriak dira.
Ze adin dute HHI-ko ikasleak?
HHI zentroeta 18 urtetik gorakoak eto daitezke. Kurtsoan zehar adin horretara heltzen diren ikasleak ere matrikula daitezke. Helduen zentro batean ez dago adin mugarik, noski. Berdin dio adina: 20, 35, 45, 50, 65, 90… urte, zure adinik onenean zaude HHI zentro batetara urbiltzeko. Ziur zure ezaugarritarara urbiltzen den talde bat aurkituko duzula.
HHI zentroetan irakurtzen eta idazten irakasten al dute?
Bai, noski. Oinarrizko behar hau oraindik gure herrietako jende askok eskatzen du, gure zentroetan eskari gehien jasotzen duena da. Formakuntza hau asetzeko taldeak eratzen dira.
HHI zentroan DBH graduatua atera dezaket?
HHI zentroak helduentzat DBH titulua lortzeko formakuntza eskeintzen dute, helburu horrekin sortuak izan dira bereziki. Gurea, Eusko Jaurlaritzaren mendeko zentroa da, eta titulazio ofizial hau igortzeko gaitasuna du.
Zenbat denbora behar dut DBH graduatua ateratzeko?
Kasu bakoitza ezberdina da. Badira maila handia erakusten duten ikasleak eta kurtso bakar batean gainditzen dutenak.Beste batzuk berriz, aurreko kurtsoan hasi behar dute, ahaztutako guztia sendotzeko; kasu honetan, titulua lortzea bi urtez luzatzen da. Badira pertsonak, erritmo lasaiagoa eskatzen dutenak, eta aurrerago prestazeko uzten dituzte irakasgai batzuk. Ikasle hauek beraien erritmoa markatzen dute, urtez urte ikasgai batzuk gaindituz.
Titulorik nahi ezean, Bigarren Hezkuntzako kurtsoren batean izena eman dezaket?
Nahiz eta Bigarren Hezkuntzako kurtsoak honi dagokion tituloa lortzeko gaitu, hau ez da helburu bakarra. Heziketa kurtsoak dira. Irakasten diren ikasgaiak eta edukiak DBH maila ofizialari dagozkionak dira, baina gutxieneko balditzak betetzen dituen edozein pertsona etor daiteke. Beti, bere burua prestatu nahi duten pertsonak, kuturalki birziklatu, gure gizartean moldatu eta segurtasuna lortu edo ikasketetan seme-alabei lagudu nahi dienak… Kasu hauetan, ikasgai bateko zati batean zentratzen diren pertsonen aurrean aurkitzen gara, gehien interesatzen zaizkien ikasgaiak. Ordu gutxiago etortzen dira, eta beraien ibilbidea antolatzen dute.
Behin izena emanda, derrigorrezkoa da klasera joateatea?
HHI hezkuntza zentroak “presentzialak” dira, hau da, beharrezkoa da klasera etortzea. Hala ere, ikaslegoa heldua dela kontutan izanik, ezusteko arazoak sor daitezke ( eskolak, haurrak, medikuak…). Justifikatzen diren bitartean eta sarri gertatzen ez badira, lan eta aktibitate pendienteak eginez oreka daitezke. Gehienetan ebaluazioa “jarraia” da, honek esan nahi du eguneroko lanak, azterketak eta frogak aintzat hartuko direla.
Zer gertatzen da HHI-ko kurtso bat gainditzen badut eta hurrengoan jarraitzerik ez badut
Kurtsoak bi alditan zatitzen dira (irailetik urtarrila arte, eta otsailetik ekaina bitarte). beraz, Kurtso bakoitzeko irakasgai bakoitza lau hileko bi modulatan zatitzen da. Lau hileko bakoitzaren amaieran materia bakoitzeko ebaluazio bat egingo da. Guzti honen konstantzia dagozkion akta ofizialetan gauzatuko da. Ebaluazioa positiboa bada ikasgaien batean eta ikasleak ezin izan badu etorri, bueltatzen denean aktak adierazten duten moduan jarraitzeko posibilitatea izango du. Hau da, gainditutako lau hileko moduloak berriro egitea ez da beharrezkoa izango.
DBH graduatua lortzeko, pertsona heldu batentzat, ze beste bide daude?
Heldu batek DBH graduatua hiru bide ezberdinetatik lor dezake: HHI zentroak, froga libreak, eta urruneko hezkuntza. Modalitate bakoitzak arautze propioa du, eta titulazioa baliozkoa izango da edozeinetan.
- HHI zentroetan ikasleak egunero etortzen dira klaseetara. Ebaluazioa “jarraia” da. Honek zera esan nahi du, egiten diren froga eta azkerketez gain, asistetzia aktiboa eta klasean egunero egindako lanak kontutan hartuko direla.
- Aitzitik, urruneko hezkuntzan ikaslea ez da klaseetara joaten, bere kabuz prestatzen da ematen zaizkion material ofizialekin. Material hauek urruneko hezkuntzari begira sortuak daude. Nahi duen ikasleak, behar duen laguntza lor dezake bere tutorearen eskutik zentro batean. Badira gainditu duzula egiaztatzen duten azterketa eta froga batzuk.
- Bestalde, heldua bere kabuz aurkeztu daiteke froga libreetara DBH graduatua lortzeko. Urtean bi deialdi daude: normalean, bat abenduan eta bestea maiatzean. Deialdi hauetako bakoitzean, materia guztiak edo zati bat gainditu daiteke titulua lortzeko.
HHI zentroen eta urrutiko ikaskuntzaren artean zein da diferentzia?
HHI zentroetan ikasleak egunero etortzen dira klaseetara. Ebaluazioa “jarraia” da. Honek zera esan nahi du, egiten diren froga eta azkerketez gain, asistetzia aktiboa eta klasean egunero egindako lanak kontutan hartuko direla.Urruneko hezkuntzan ikaslea ez da klaseetara joaten, bere kabuz prestatzen da ematen zaizkion material ofizialekin. Material hauek urruneko hezkuntzari begira sortuak daude. Nahi duen ikasleak, behar duen laguntza lor dezake bere tutorearen eskutik zentro batean. Badira gainditu duzula egiaztatzen duten azterketa eta froga batzuk.
DBH graduatua lortzeko HHI zentroan matrikulatu eta kurtso horretan froga libreetara aurkezterik badaukat?
EZ da posible. Aldibereko atrikulazioetan legez espreski baztertua dago. Zentro ofizialetan matrikulatua dagoen edozein ikaslek ezin izango du froga libreetara aurkeztu DBH graduatua lortzeko.